soinu neurketa

zaldizurreta

zergatik eta zertarako

Hiriguneetan burutzen diren jarduera desberdinak, merkataritza, garraioa, aisialdia etab. kutsadura akustikoaren iturri dira. Beasaingo Zaldizurreta auzoan N-I errepidea, trenbidea eta etengabeko aktibitate sozio-ekonomikoa dira horren eragile nagusiak. Covid-19 pandemiaren ondorioz gainera, kale, plaza eta parkeak ostalarien terraza bilakatu dira, kasu askotan lehenagotik zeudenen neurriak bikoiztuz eta hirukoiztuz. Oinezkoen pasabideak murriztu egin dira, umeei jolaserako espazioa kendu zaie eta zarata areagotu egin da.

Merkataritza, negozio eta aisialdirako eskubidea bizilagunen atseden eskubideari gailendu zaizkiola iritzita, hausnarketa eragin nahi da agintari eta arduradunengan, bizikidetza eta ongizatea bermatuko dituzten politikak1 hitz hutsetan geratu ez daitezen.

  1. Beasainen ez dago kutsadura akustikoa arautzen duen udal ordenatzarik eta 213/2012 dekretua hartzen da oinarritzat. Azken zarata mapa 2016 urtekoa da.

monitorizazioa

Zaldizurreta kalean giro soinua monitorizatzen da, 9-19 zenbakien artean, Oria errekaren igarobidean, hots, jarduera gehien ematen den alderdian. Etorkizunean N-I errepidea eta trenbidearen eragina zuzenean neurtzeko sentsoreak gehitzea aurreikusten da. Soinu laginak 15 segunduko maiztasunez jasotzen dira eta IoT-ra bideratutako plataforma batean biltegiratzen dira. Neurketarako gailua alderaketa bidez egiaztatzen da hileroko aldizkotasunez.

osasuna

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, zarata hainbat osasun arazoren iturri da, entzumen galera, konzentrazio arazoak, estresa, antsietatea, presio arterialaren gora-beherak eta sistema inmunologikoaren ahultzea besteak beste.

baldintzak

Neurgailu honek ez du bermatzen sonometro profesional baten zehaztasunik eta eskaintzen dituen datuak orientagarri modura erabili behar dira. Era berean, kontutan izan monitorizazio prozesuak arazo teknikoek eragindako etenaldiak jasan ditzakeela. Neurketa hauek CC BY-SA 4.0 lizentziapean argitaratzen dira. Webgune honek cookie propioak erabiltzen ditu erabitzailearen lehentasunak gogoratzeko helburuarekin. Garapenean aurkitzen den proiektua denez akatsak izan ditzake.